Gure erakundean, gure pribatutasun-protokoloak eta -politikak Datuak Babesteko 679/2016 Europako Erregelamendura (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora egokitu ditugu, jorratzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatzen baikaitu.

1.- Nor den datuen tratamenduaren arduraduna

IRATI APALATEGI ALFONSO (IRATI albaitaritza klinika); helbidea: c /. Avda. Nafarroa 1, behea 20200 BEASAIN-GIPUZKOA da zure datuen tratamendu egokiaren arduraduna. Honako helbide elektroniko honen bidez kontsulta dezakezu tratamendu hori: ecoirati@hotmail.com

2.- Zertarako erabiltzen ditugu haien datuak?

IRATI APALATEGI ALFONSO albaitaritza-klinikan interesdunek ematen diguten informazioa tratatzen dugu, helburu hauekin:

• Bezeroarekin sinatzen ditugun prestazioak eta zerbitzuak betetzea
• Produktuei eta zerbitzuei dagokienez egindako solituerak izapidetzea eta kudeatzea.
• Produktu eta/edo zerbitzuei buruzko publizitate- edo promozio-informazioa bidaltzea.

3.- Zein da datuak tratatzeko lege-oinarria?

Baimen bidez eman dizkiguzun datuak erabiltzea beharrezkoa da erabiltzaileekiko harremanak behar bezala kudeatzeko eta, gainera, legezko betebeharrak bete ahal izateko.
Edozein unetan, zure datuak erabiltzearen aurka zaudela adieraz dezakezu, eta, beraz, datuokin egindako edozein kudeaketa-mota ondoriorik gabe utz dezakezu, eta zure datuak legez aurreikusitako denboran blokeatuta geratuko dira soilik. Jakinarazi behar dizugu baimenik ez emateak berekin ekar dezakeela zerbitzuak ematea ezinezkoa izatea.

4.- Datuen komunikazioa

Printzipioz, ez da daturik lagako, legeak hala agintzen ez badu.

Dena den, beren datuak partekatuko ditugu laguntzen diguten edo euskarria ematen diguten zerbitzu-emaileekin, edo kanpoko laguntzaileekin, haiekin akordioak egin baititugu.

5.- Datuak gordetzea

Zure datu pertsonalak gordeko ditugu helburu hori betetzeko behar den denboran soilik, kontratu-harremana dugun bitartean, hori behartzen duen legezko betekizuna dagoen bitartean edo zure datuak ezin tratatzea eragiten duten eskubideetako bat ere baliatzen ez duzun bitartean.

6.- Nola erabil ditzaket nire eskubideak?

Eskubideen titularra zaren aldetik, zure datuen kontrola duzu eta, beraz, edozein unetan balia ditzakezu zure eskubideak, helbide elektroniko bat bidaliz: ecoirati@hotmail.com
Eskubide hauek erabil ditzake:

• Sarbidea – Erakunde honek tratatutako zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu
• Zuzenketa – Datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu zehaztugabeak direnean
• Ezabatzea – Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango duzu
• Aurkakotasuna – Zure datu pertsonalen bat ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu
• Tratamendua mugatzea – Egoera jakin batzuetan zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu
• Eramangarritasuna – Eman dizkiguzun edo gure kontratu-harremanean lortu dituzun datu pertsonalak jaso ahal izango dituzu, bai eta beste erakunde bati transmititu ere

Erabiltzaileei jakinarazten zaie baimena edozein unetan errebokatzeko eskubidea dutela, baina horrek ez du eraginik izango erretiratu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie erreklamazio bat aurkez dezaketela Datuak Babesteko arloan eskumena duen kontrol-agintaritzan, batez ere beren eskubideak baliatzean gogobetetzerik lortu ez dutenean.

Zure eskubideak baliatzeko, zure NANaren kopia bat edo zure nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokide bat aurkeztu beharko duzu eskabidearekin batera.